botila bat ur... 80 euroren truke
Botila bat ur... 80 euroren truke!
2007/11/05
Badirudi ur eskasiak etorkizunean produktu hori luxuzko artikulu bihurtuko duela. Dagoeneko, dirudunentzako moduko prezioetan jarriak dira ur botilak, izan ere, goi-mailako jendearengan famatu bilakatzen ari da 80 eurotan saltzen den produktu hori.
“Blind H2O” izena du botila garesti horrek eta Kevin G. Boid Hollywoodeko produktoreak igorri du luxuzko merkatura "diru-kopuru txiki" horretan.
Oinarrizko likidoaren 750 mililitro ditu eta Torremolinosen (Malaga) ospatzen ari den Ardoaren eta Jatorrizko Izendapenaren azokan eskoratu daiteke. Ardoari laguntzeko ur egokienak ere daude ikusgai eta horien artean 80 euroko botila.


Zabaldu
del.icio.us